XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landarak ugalketarako dabezan zatiak ere, hau da, lorak frutuak eta haziak, guztiz desbardinak dira landara batzuetatik besteetara.

Hori zeuk ikertu daikezu.

Horretarako, marraztu edo batu eizuz lora, frutu eta hazi desbardinak; eta gero danon artean ahalegindu zaiteze sailkaketak egiten.

Zuhaitz bat ikasi nahi dozunean, beste ezaugarrien artean haren zurtoin azalaren kolorea eta zimurrak ezagutzea komeni jatzu.

Horretarako, zuhaitz enborraren kalkoa egin daikezu.

Materiala:
Paper gogorra, lokarria, argizari margoak.

Azal garbiko zuhaitz enbor bat aurkitu behar dozu.

Lokarri bi erabiliz lotu papera enborrari eta argizari margoak gogor pasatu paperaren gainetik.

Horrela lortuko dozu zuhaitz azalaren zimurrak ondo jasotzea.

GAIAREN GEHIGARRIA
Interesgarria izan daiteke gela edo laborategian hosto sorta bat egitea.

Baina zelan egin hostoen sortea?
1) Mendirako urteeran karpeta bat eroango dozu egunkari orriz beteta.

Hostoa egunkari orrien artean jarriko dozu zabal zabalik (Gogoratu eizuz barriro Kuxkux 3, 1. atalean eta 40. orrialdean emoten ziran aholkuak).

2) Laborategian edo gelan egunkari orrien gainean zama astun bat jarriko dozu.

Sarri aldatuko dozuz egunkari-orriak, hostoen hezotasuna xurgatzen joan daitezan.

Hiru bat aste barru lehortuta egongo dira hostoak.

3) Lehortuta dagozanean orri zurietan itsatsi eta ze zuhaitz motarena dan jarriko dogu alboan.

Prestatutako orriak gure LANDARA SORTA-ren karpetan gordeko doguz, ordena alfabetikoan jarriz, zuhaitz izenaren arabera.

Zuhaitz edo landara desbardinen fitxak ere egin daikezuz, horretarako ahalik eta datu gehien batuz.

1. Izena
2. Suster motea
3. Zurtoinaren kalkoa eta kolorea (Zuhaitza bada, eta orri apartean)
4. Zurtoin motea
.

5. Adaburua, adardurak dauan formea (marrazkia)
6.Hostoen formea (marrazkia)
7. Lorea (marrazkia)
.

8. Frutua (marrazkia)
9.Hazia (marrazkia)
10. Altuerea eta lodierea
.

11. Urteak (gitxi gorabehera)
12.Tokia: hezoa, lehorra, laiotza, eguzkibegia...
.